2017/12/22

Gabonak





Gabonak etorriko dira
ta haiekin urte berria, 
denok gabiltza alai kantari
Gabonak etorriko baitira!!





https://vimeo.com/248456784

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!


2017/12/04

Elkar Hazi. Psikomotrizitatea.


Larunbata, abenduak 2, Elkar Haziko lehenengo jolas saioa egin genuen. Haur eta guraso, elkarrekin dibertitu ziren psikomotrizitatea eginez.

Hurrengo saioa otsailak 3an izango da eta esperimentaziorako tartea hartuko dugu.

ANIMATU, ONDO PASAKO DUGU ETA!!


 https://www.flickr.com/photos/floreaga/sets/72157688032817222/



2017/11/29

Ondo ondo pasau San Andresak!!


Udazkena deguta
San Andresak urrin
talo gozoa jango 
degu danok gurin
gustora gabiltza gu
beti lagunekin 
San Andres egunean
txerritxoak kurrin 

Bertsoa: Juan Inazio Sudupe

 





2017/11/10

Garaiko uzta

Bai zoragarria gure udazkena.
Barrengorriak, onddoak, hurrak ta gaztainak 
dira garai honetan oparo ta bikainak
paseo bat eman eta gero
saskia bete bueltatzen gara bero!





https://www.flickr.com/photos/floreaga/albums/72157687197126102

https://www.flickr.com/photos/floreaga/albums/72157690440918406

2017/11/02

Nerea Mendizabal



Noizean behin ondo etortzen da gure haurren heziketaren inguruan hausnarketa egitea eta gure esku dagoena eta ahal duguna egitea. Horretarako, umearen garapen osasuntsu baterako lagungarri diren pilareei buruz hitz egin zigun Nereak .

Asko ikasten dugu horrelako hitzaldiekin. Eskerrik asko.

2017/10/26

Udazken maitea!


Maite dugu udazkeneko giro epela sentitzea eta gelatik kanporako aldapa/eskailera jaistean, gure poza pizten nabaritzea.

Maite dugu udazkeneko haize zoroa aurpegian sumatzea eta haizeak zuhaitzetako hosto guztiak dantzan jartzen ditueneko soinua entzutea.

Maite dugu udazkenean gure eskola inguruko zuhaitzak kolore magikoz janzten ikustea eta eroritako hostoak gure eskutxoekin biltzea, puskatzea, probatzea, gelara eramatea...

Maite dugu udazkenean gure oin artean ibiltzen diren zomorrotxoak deskubritzea, azkarrak, txikiak, gorriak, zortzi hankakoak... Harrigarriak!!

Maite dugu naturak eskaintzen digunaz lagunekin gozatzea.



https://www.flickr.com/photos/floreaga/albums/72157665463049139

https://www.flickr.com/photos/floreaga/albums/72157688411291154

2017/10/16

NEREA MENDIZABAL PSIKOPEDAGOGOAREN HITZALDIA


Urriaren 31n Nerea Mendizabalek Floreaga Salestar Ikastetxean emango duen hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu.
Oinarri sendoa duen haurtzaroaren alde gaia hizpide hartuta, guraso bezala izan ditzakezuen zalantzak edo kezkak argitzen saiatuko da.
Gaia atsegin baduzue, ez izan inolako zalantzarik, ongi-etorriak izango zarete!

  • Eguna: urriaren 31n
  • Ordua: 17:30ean
  • Lekua: Floreaga Salestar Ikastetxeko bideo-gelan
  • Hizkuntza: euskaraz
Bertan ikusiko garelakoan, jaso ezazue agur bero bat

Oharra: hitzaldia interesa duen edonori irekia dago.

2017/10/02

ESKOLA ETA LAGUNAK



 Jolas, abesti eta soinuen bidez, lagun berriak egiten ari gara!!


https://www.flickr.com/photos/floreaga/albums/72157686582289721

2017/09/07

Berriro martxan!!


Hemen gara berriro ere! Opor garaia ederki pasa eta gero, itzuli gara eskolara!!!



https://www.flickr.com/photos/floreaga/sets/72157688673692835/

https://www.flickr.com/photos/floreaga/sets/72157688666182315

2017/08/25

2016-17 ikasturtea_1



HASI GARA
UDAZKENA
SAN MARTIN
DASTAMENA
ENTZUMENA
UKIMENA
SANTA ZEZILIA
GORPUTZA
SAN ANDRES
USAIMENA
ELKAR HAZI-1
EUSKARA EGUNA
GABONAK
OLENTZERO
ERREGEAK
ELURRA
SAN SEBASTIAN
ELKAR HAZI-2
PSIKOMOTRIZITATEA
SAN BLAS
NEGUA
ATARIAN
IZOTZA
INAUTERIAK
BARATZEAN
HOTZA
APAR FESTA
AGUR NEGUA