2017/01/27

Psikomotrizitatea



  IGO- JAITSI, SARTU- IRTEN, KUKUUUU eta SALTOOO!!!

  Begira zenbat jolas dibertigarri egiten ditugun gure psikomotrizitate saioetan!!




https://www.flickr.com/photos/floreaga/sets/72157675937804974/

2017/01/23

Elkar Hazi. Esperimentazioa.



Larunbat goizean elkartu ginen Elkar Hazin paper desberdinekin esperimentatzeko. Seda papera, zelofan papera, rebistak eta komuneko papera!! Imaginazioa eta paperarekin zenbat gauza egin daitezkeen!!

Hurrengo saioa, psikomotrizitatea, apirilaren 1ean izango da.

ANIMATU, ONDO PASATUKO DUGU ETA!!


https://www.flickr.com/photos/floreaga/albums/72157675786128324




2017/01/20

San Sebastian


Baleo, baleo
panparrarapapapapan.
Baleo, baleo...

Hau da danbor soinua dabilena gure gelan!



https://www.flickr.com/photos/floreaga/albums/72157675644555074

2017/01/13

Elurra mara-mara



Negua iritsi da eta neguarekin batera hotza eta... ELURRA! Elurra egin digu Haur Eskolan!





https://www.flickr.com/photos/floreaga/albums/72157679002262166

2017/01/11

2017-2018 Matrikulazioa



Matrikulak egiteko epea urtarrilaren 30ean hasi eta otsailaren 10ean bukatuko da. Honek 2017-2018 ikasturtean bi urteko gelan eskolara hasiko diren haurrei eta beste ikasle guztiei ere eragiten die.

Egutegia honako hau da:

a) Eskabideak eta egiaztagiriak aurkezteko: urtarrilaren 30etik otsailaren 10era arte.

Eskabidea bi bide hauetakoren bat erabiliz bete beharko da:
On-line, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak horretarako prestatzen duen aplikazio informatikoaren bidez.
– Lehen aukera moduan hautatutako ikastetxeko idazkaritzan. Bertan sartuko dira aplikazio informatikoan eskatzaileek eskabidean jarritako datuak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa
  • Familia-liburuaren orriaren fotokopiak, ikaslearen eta bere gurasoen datuak jasotzen dituenak.
  • Familia-liburuaren fotokopia, eskabidea egiten duen lagunarena: aitarena edo amarena, edo egiaztagiri bat, pertsona hori ikaslearen legezko tutorea dela dioena.
  • Eskabidea egiten duen lagunaren NAN edo AITen fotokopia: aitarena, amarena edo legezko tutorearena.
  • Ziurtagiri bat, familiaren egoitzarena (ikaslearena eta aita, ama edo tutorearena). Ziurtagiriak hiru hilabeteko antzinatasuna izango du, gehienez ere.
  • Hezkuntza premia berezia duten umeentzako premia honen ziurtagiria.
  • Familia ugarien kasuan agiriaren fotokopia.
  • Behar den kasuetarako, alergia edo gaixotasun kronikoen sendagilearen ziurtagiria.
  • Kontu korrontearen zenbakia (24 zenbakiak, IBAN zenbakia).
  • 2015eko familia errentan: Zerga oinarri orokorra + aurrezkiaren zerga oinarria – kuota likidoa 42.000 € azpikoa baldin bada, jakinarazi idazkaritzan.
Informazio gehiago behar izanez gero, floreaga@floreaga.eus helbide elektronikora mezu bat idatzi edo 943 853043 telefono zenbakira dei dezakezue.
Idazkaritzako ordutegia, matrikulazio epea irekita dagoen bitartean, goizeko 09:00etatik 13:00ak arte eta arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara izango da.