2017/10/26

Udazken maitea!


Maite dugu udazkeneko giro epela sentitzea eta gelatik kanporako aldapa/eskailera jaistean, gure poza pizten nabaritzea.

Maite dugu udazkeneko haize zoroa aurpegian sumatzea eta haizeak zuhaitzetako hosto guztiak dantzan jartzen ditueneko soinua entzutea.

Maite dugu udazkenean gure eskola inguruko zuhaitzak kolore magikoz janzten ikustea eta eroritako hostoak gure eskutxoekin biltzea, puskatzea, probatzea, gelara eramatea...

Maite dugu udazkenean gure oin artean ibiltzen diren zomorrotxoak deskubritzea, azkarrak, txikiak, gorriak, zortzi hankakoak... Harrigarriak!!

Maite dugu naturak eskaintzen digunaz lagunekin gozatzea.



https://www.flickr.com/photos/floreaga/albums/72157665463049139

https://www.flickr.com/photos/floreaga/albums/72157688411291154

2017/10/16

NEREA MENDIZABAL PSIKOPEDAGOGOAREN HITZALDIA


Urriaren 31n Nerea Mendizabalek Floreaga Salestar Ikastetxean emango duen hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu.
Oinarri sendoa duen haurtzaroaren alde gaia hizpide hartuta, guraso bezala izan ditzakezuen zalantzak edo kezkak argitzen saiatuko da.
Gaia atsegin baduzue, ez izan inolako zalantzarik, ongi-etorriak izango zarete!

  • Eguna: urriaren 31n
  • Ordua: 17:30ean
  • Lekua: Floreaga Salestar Ikastetxeko bideo-gelan
  • Hizkuntza: euskaraz
Bertan ikusiko garelakoan, jaso ezazue agur bero bat

Oharra: hitzaldia interesa duen edonori irekia dago.

2017/10/02

ESKOLA ETA LAGUNAK



 Jolas, abesti eta soinuen bidez, lagun berriak egiten ari gara!!


https://www.flickr.com/photos/floreaga/albums/72157686582289721