2018/02/28

Elurretan gozatuz

 

Goiko mendian elurra
txuritzen ari da lurra
zuri-zuriak gailurrak
gorri-gorriak sudurrak.




2018/02/23

Ukituz sentitu



  Leunak, lakarrak, bigunak, gogorrak, arinak, pisutsuak, labainkorrak, itsaskorrak... Testura bakoitzak sentzazio ezberdinak sortzen dizkigu. Honela, ukituz eta sentituz, inguratzen gaituen munduaz ohartzen gara eta gure burua ezagutuz goaz. 



2018/02/15

Lixiba



Zer nolako eguraldia aurtengo neguan!
Egunak joan, egunak etorri,
euria bota eta bota....
Azkenean arropak gela barruan eseki behar!



2018/02/09

Inauteriak


Iritsi zaizkigu inauteriak!!

Armairuan genituen tela eta arropa guztiak atera ditugu festa umoretsu honi hasiera emateko.




JARRAI DEZALA FESTAK!!



2018/02/05

Elkar Hazi. Esperimentazioa.


  Larunbata, otsailak 3, musika tresnekin esperimentatzeko tartea izan zen. Zarata mordoa atera genuen, kastaƱuelak egin genituen eta amaitzeko, maraken abesti polita ikasi genuen. Dantza, begirada, kanta, irribarre eta baita pare bat haserrealdi artean ere,  giro polita sortu zen.

  Hurrengo saioa, psikomotrizitatearena, apirilak 14an izango da.

ANIMATU, ONDO PASAKO DUGU ETA!!