2017/01/11

2017-2018 Matrikulazioa



Matrikulak egiteko epea urtarrilaren 30ean hasi eta otsailaren 10ean bukatuko da. Honek 2017-2018 ikasturtean bi urteko gelan eskolara hasiko diren haurrei eta beste ikasle guztiei ere eragiten die.

Egutegia honako hau da:

a) Eskabideak eta egiaztagiriak aurkezteko: urtarrilaren 30etik otsailaren 10era arte.

Eskabidea bi bide hauetakoren bat erabiliz bete beharko da:
On-line, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak horretarako prestatzen duen aplikazio informatikoaren bidez.
– Lehen aukera moduan hautatutako ikastetxeko idazkaritzan. Bertan sartuko dira aplikazio informatikoan eskatzaileek eskabidean jarritako datuak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa
  • Familia-liburuaren orriaren fotokopiak, ikaslearen eta bere gurasoen datuak jasotzen dituenak.
  • Familia-liburuaren fotokopia, eskabidea egiten duen lagunarena: aitarena edo amarena, edo egiaztagiri bat, pertsona hori ikaslearen legezko tutorea dela dioena.
  • Eskabidea egiten duen lagunaren NAN edo AITen fotokopia: aitarena, amarena edo legezko tutorearena.
  • Ziurtagiri bat, familiaren egoitzarena (ikaslearena eta aita, ama edo tutorearena). Ziurtagiriak hiru hilabeteko antzinatasuna izango du, gehienez ere.
  • Hezkuntza premia berezia duten umeentzako premia honen ziurtagiria.
  • Familia ugarien kasuan agiriaren fotokopia.
  • Behar den kasuetarako, alergia edo gaixotasun kronikoen sendagilearen ziurtagiria.
  • Kontu korrontearen zenbakia (24 zenbakiak, IBAN zenbakia).
  • 2015eko familia errentan: Zerga oinarri orokorra + aurrezkiaren zerga oinarria – kuota likidoa 42.000 € azpikoa baldin bada, jakinarazi idazkaritzan.
Informazio gehiago behar izanez gero, floreaga@floreaga.eus helbide elektronikora mezu bat idatzi edo 943 853043 telefono zenbakira dei dezakezue.
Idazkaritzako ordutegia, matrikulazio epea irekita dagoen bitartean, goizeko 09:00etatik 13:00ak arte eta arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara izango da.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina